Aurkezpena

Orain dala hilabete batzuetatik proba batzuk egiten nabil. Etxeko internet konexioa erabilita Interneten zerbitzu batzuk jartzen.

Lehenengo NextCloud bat montatu dut lehen Dropboxen nituen gauzak orain etxean nere kontrolpeko ordenagailu baten edukitzeko.

Gero etxeko sarera konektatutako gailuetan publizitaterik ez ikusteko PiHole izeneko programa bat jarri nuen.

Eta orain webgunetxo bat jarri dut martxan. Momentuz hemen lehen Flickr zerbitzuan nituen argazki batzuk jarriko ditut. Flickrek erabilpen baldintzak aldatu egin zituen eta momentu egokia iruditu zitzaidan han nuena ezabatu eta etxera ekartzeko.

Ba horixe, momentuz besterik ez.