Uzturre

Uzturre Tolosaldeko mendi ezaguna da, Tolosako lurretan dago eta 730 metro ditu.

Mendi ezaguna izan arren, normalean jendeak igotzen duena gurutzea izan ohi da. Gailurra ez dago gurutzean, pixka bat gorago dagoen basoan baizik. Erraz aurkitzen da, bidearen alboan baitago.

Ibilbidea Izaskunen hasi genuen, eta zuzenean Uzturrera joan beharrean ezkerrean irteten den PR bat hartu genuen, mendi guztia inguratuz. Horrela, bideari jarraituz Belabietaraino joan ginen. Handik Uzturreko mendizerra gainetik pasatu genuen gailurrera iritsi arte.