nere gauzak

nere gauzak

Usako atxa

Usako Atxa Leintz Gatzagako lurretan dago, Arlaban portuaren gainean Arabarekin muga-mugan eta 912 metro ditu.

Landan kotxea hartu eta GR-25aren markei jarraitu nien Marietarantz, behin altuera pixka bat irabazita markak utziz (bidea eskumara zihoan eta nik ezkerrera egin nuen pista zabal baten zehar).

Uso postuen artean jarraian igo nituen Galbarrain, Troke eta Usako Atxa, inolako galbide gabe. Handik beherako bideari egin nion eta momentu jakin baten ezkerrera behera egiten duen bide garbi bat hartu nuen. Bidea berehala pago gazte artean sartu zen Deba ibaiaren jaiolekuaren inguruan. Handik bide zabal zabalak GR-12aren markei jarraituz azkar batean eraman ninduen Arlaban gaineko jatetxeraino. Handik lehengo trenbidearen bidegorritik zehar iritsi nintzen Landara.