Urtemondo

Urtemondo Diman dago eta 791 metro ditu.

Gantzorrotzen izan nintzenean egin nuen ibilbide berbera egin nahi nuen Artaun auzoan hasita ea oraingoan orduan izan nituen zailtasunak izaten ez nituen... baina usteak erdia ustela. Urtemondorainoko bidea arazo gabe, bero zegoen baina ondo heldu ginen gailurrera.

Gantzorrotzen oinean, berriz ere komeriak. Bidea aurkitzen saiatu ginen baina ezin. Ez alde batetik eta ez bestetik. Azkenean harrietan gora egin genuen bidea zegoela ematen zuen lekutik... Tontorretik, hori bai, Durangaldeko bista ederra.

Eta jaisteko ere komeriak. Lehenengo bidexka zegoen baina gero haitzak, belarrak, arantzak eta otak. Besterik ez. Azkenean beheko bidearekin bat egin genuen eta hari segika berriz ere Artaunera iritsi ginen.

Ea nork erakusten didan Gantzorrotzera ganoraz igo eta handik ganoraz jaisteko bidea!