nere gauzak

nere gauzak

Urko

Urko Eibarren dago eta bere 795 metroekin Eibarko gailurrik altuena da. Ez zaitzatela engainatu, Urko punta Eibar da!

  1. urtebetetze eguna ospatzeko modu ezinhobea: eguraldi ederra eta etxetik lana egin ostean, Asua Errekan barrena, Santa Kurutz ermitara igo nintzen, handik Usartzako atsedenlekura, bertatik Ixura eta Ixutik Urko gainera. "Han goitik Eibar ikusten da". Ba hori!

Jaitsiera Aritxuluetako zelaitik zehar egin nuen Arrajolara eta handik berriz ere Eibarko kaleetara.