nere gauzak

nere gauzak

Urdaburu

Urdaburu Errenteriako lurretan dago Gipuzkoan eta 599 metro ditu.

Ostiraleko hizketaldia: "Goazen Urdaburu ingurura. Oiartzun eta Astigarraga arteko errepidetik ekingo diogu, han dago bertara joateko ohiko bidearen hasiera-eta."

Larunbatean kotxean sartzeaz bat: "Beste aldetik joatea pentsatu dut Añarbeko urtegi ingurutik, mapan bide bat ikusi dut eta gailurrez gailur joango gara hango basoetan zehar, ederrak direla ikusi dut eta."

Hernanitik Goizuetarako bidea hartu eta Añarbeko urtegira iristean kotxea nonbait utzi behar eta erreka ondoko zubiaren aldamenean utzi genuen. Erreka zubi gainetik estali bidea hartu eta hesi eder bat. "Ederra egin dugu, hemendik ezin da. Itxaron bide-zidor bat dago hor sasi artean, segi hortik." Gora egin eta handik ere ezin zen inora joan. "Eta orain zer?". Kotxera berriz eta ibaian behera egin genuen zubi batekin topo egin arte. Zubiaren ondoan kotxe batzuk eta baserri bat. "Hemendik".

Kotxea utzi, zubia igaro eta mapako bidean zehar gora egin genuen. Berehala emakume bat bere ortuan lanean. "Hemendik ondo goaz Sartze gailurrera?" "Ez dut izen hori sekula entzun." Talo aurpegia. Elkarri begiratu, mapari begiratu eta mapako bideari jarraitu genion. Han bide bat egongo zen bai, baina aspaldi. Honezkero sasi eta eroritako zuhaitzez estalita zegoen-eta. Halamoduz aurrera egin benuen benetako bidearekin topo egin artea (bidea beste zentzuan zetorren) eta Sartze gailurrera iritsi ginen. Handik gailurrez gailur Urdabururen hegoaldeko Untzegiko lepora heldu ginen. Zuhaitzak mozten ibilita zeuden eta bide garbirik gabe mendebaldera egin genuen lehenengo eta gailurra ondoren.

Jaitsiera iparraldetik egin genuen eta gure asmoa Añarbeko urtegira jaistea zen handik berriz ere kotxera itzultzeko. Urtegiko pistara heldu eta kartel handi bat: "Ez dago irteerarik: ezkerrera X kilometro, eskumara Y kilometro". Mapa begiratu eta eskumara hartuta ondoren basoan gora eramango gintuen bide bat aurkitu genuen. Urtegia inguratzen hasi geinen eta behar zen tokian berriz ere gora egin genuen. Gora eta gora egin eta berriz ere Untzegiko lepora heldu ginen.

Bazkari legea egin eta berriz ere igoerako bietik jaitsi ginen, baina oraingoan PR baten markei garraituz errepidean beherago jaitsi ginen Aparrain industrialdera (mapan begiratuta). Han baserri baten ondotik ez pasatzearren mapari begiratu eta bideari jarraitu genion, baina laster konturatu ginena bideak industrialdea guztiz inguratzen zuela eta kilometro gehigarri asko egitera gindoazela. Berriz ere baserrira itzuli, baserritarrari deitu eta honek txakurrei deitu ostean baserri aurretik pasatu ginen eskerrak emanez.

Azken kilometroa errepidez egin genuen kotxeraino. Hori bai, kotxe ondoko zubia pasatuta, jendea erreka aldamenean egun pasa egiten ikusi genuen eta egun gogor huraren ostean bainu eder bat merezi nuela erabaki nuen.

Ibilbide honetan sekula egin behar ez diren gauzak: mapetako bideekin bakarrik fidatu. Hasierako plana bertan behera utzi eta inprobisatu. Baserritarrari kaso ez egin. Añarbeko urtegikoak baino argiago izan nahi.

Gutxienez urritza batzuk hartu genituen afaltzeko tortilla egiteko.