Untzillatx

Untzillatx Mañarian dago eta 941 metro ditu.

Ibilbidea Mañariako plazan ekin genion. Durangorako norantzan pixkat egin eta eskumarantz gora egiten duen bide baten zehar joan ginen, gora eta gora atsedenik gabe tontorreraino.

Tontorrera iritsi ostean, atzerantz egin behar da pixkat eta ezkerrera hartu, errespetu pixka bat ematen duen bide baten zehar Atxarteraino jaisteko. Lasai hartu zati hau, luzea egingo zaizu bestela-eta :)

Atxartetik marka zuri-gorriei jarraituz Untzillatx inguratu genuen iparraldetik berriz ere Mañariara heltzeko.

Hau da egin nuen ibilbidea