Udalaitz

Udalaitz edo Udalatx Arrasaten dago eta 1120 metro ditu.

Garagartza auzoan hasi genuen ibilbidea Besaiderantz igoz. Igoerako bidea hauxe izan zen gutxi gora behera . Besaidetik Atxaurrutxugane igo genuen eta Erdiko atxa beste baterako utzi genuen behetik inguratuz. Atseden pixkat hartu ostean eta ahuntzen artean Udalaitz gainera heldu ginen. Bista ezin hobeak zalantzarik gabe bertatik ikusten direnak.

Beherako bidea Udala auzora egin genuen lehendabizi eta ondoren Garagartza auzora berriz ere.