Uarrain

Uarrain Aralarren (Enirio-Aralarko Mankomunitatean) dago eta 1344 metro ditu.

Larraitzera goiz iritsi arren aparkalekua kotxez beteta zegoen, eguraldi ona emanda zegoen seinale. Larrunarri edo Txindokira doan bidea utzi eta Ausa Gaztelurakoa hartu nuen eta haren oinetan jarrita aldapan gora ekin nion. Behin altuera pixkat irabazi eta arnasa hartuta, gailurrez gailur erraz iritsi nintzen Uarrainera. Gailurrean beste mendizale batekin txartelak trukatu nituen.

Oraindik goiz zela aprobetxatuz, eta han egonda, itzuli beharrean Ganbora igo nintzen eta handik, Ganbotxiki eta Arrubigaina bisitatuta, Larrunarriren oinera iritsi nintzen berriro. Handik Larraitzerako bidea hartu nuen.

Aralar toki zoragarria da gailurrez gailur ibiltzeko. Hori bai, eguraldi ona badago. Lainoarekin GPSa ezinbesteko bidelagun bihurtzen da.

Hauxe, gutxi gora behera, jarraitu nuen bidea.