nere gauzak

nere gauzak

Txurruko punta

Txurruko punta Gipuzkoan dago, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorraren lurretan, Aizkorri-Aratz parke naturalean. Lanean izan genuen bezero batek, Gipuzkoan 88 udal eta "3 gauza" zeudela esaten zuen. "Gauza" horietako bat da Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra. Beste biak Enirio-Aralarko Mankomunitatea eta Gipuzkoako Partzuergo Txikia dira.

Egun xelebrea izan zen hau. Hasiera asmoa Zeraindik abiatuta Arranoaitzera joatea zen, Klub Deportiboko lagunek egindako ibilbideari jarraiki. Bideari ekin baina 3 kilometro eskas eginda buelta eman behar izan nuen, bi baserriren atean zeuden txakurrek pasatzen utzi ez zidatelako. Zerainera itzuli eta goiz izanda zer egin erabaki behar nuen: kotxea hartu eta Otsaurtera abiatu nintzen. Benta aurrean kotxea utzi eta Otsaurteko artzain bideak SL-Gi 3004 ibilbidearen markei jarraituz Txurruko puntara abiatu nintzen.