nere gauzak

nere gauzak

Txaruta / Larrazmendi

Txaruta edo Larrazmendi Baztanen dago eta 1081 metro ditu. Mendikat

Belate gainean kotxea utzita abiatu nintzen goiz eguzkitsu baina hotz baten. Bidean Berriozokoako antenak pasatuta Putzuetako gainetik pasatu nintzen lehenengo Txarutako aldapan gora izerdia bota aurretik.

Gailurretik ikuspegi zoragarria, alde batetik Mendaur aldera eta bestetik Baztan ingurura. Tontorrean Hondarribiko talde batekin egin nuen topo eta txartela buzoian uztera nindoala ikusi zutenean poztu egin ziren. Jada txartel gutxi ikusten dituztela eta berak hartu zuen txartela eta bi edo hiru egunen buruan klubean bueltan zen.

Ikusi eta lortu ibilbidea Wikiloc-en