nere gauzak

nere gauzak

Topinburu

Topinburu Bergarako lurretan dago, Gipuzkoan, eta 596 metro ditu. Bergara da, baina Eibarko herrigunetik askoz gertuago da Bergarakotik bertatik baino...

Zenbat aldiz igoko ote naiz urtean Topinburura? Udaberritik udazkenera ia egunero egiten dudan ibilaldian ezinbesteko bisitagunea da Topinburu. Etxetik irten eta ia konturatu ere egin gabe ordu bete baino lehen bertara iristeko bidea dut eta.

Salbadorretik zuzen, Asurtzaraino igoz lehenengo, edo Illordorako bidea hartu eta ondoren Topinburura eginez... Hainbat bide oraintsu arte pinuz estalita zegoen tontorrera iristeko.

Gabonetan eta Errege egunez, ordea, elurte ederra bota zuen eta egun eder hura aprobetxatu nuen Topinburura igo eta urteko lehenengo gailurra puntuatzeko.