Tellamendi

Tellamendik 834 metro ditu eta Aramaioko lurretan dago.

Bertarako igoera Arrasateko Udala auzoan hasi nuen. Kotxea han utzita Besaiderako bidea hartu nuen lehendabizi. Handik, Urkiolarako bidea hartu nuen, Bizkaiko Birari dagozkion marra zuri eta gorriei jarraituz.

Bide horri jarraituz lehenengo Lurgorri tontorra igo nuen eta jarraian Tellamendi.

Tellamendi gainean dagoen gurutze handiaren azpitik Arrasate, Aretxabaleta, Aramaio eta inguruetako bista paregabea dago. Beste aldera begiratuz Anbotoko harrizko piramidea ikusi daiteke.