nere gauzak

nere gauzak

Sarastarri

Sarastarri Lazkaoko lurretan dago, Aralarren, Lareo urtegiaren ondoan.

Arastortzera urteroko bisita egin ostean ibilbidea pixka bat luzatu eta Sarastarrira joatea erabaki nuen. Arastortz igo, berriz ere bidera jaitsi eta Intsustiko iturrira hurbildu nintzen. Handik, pista lehenengo, mendi bidea ondoren eta aldapan gora eginez azkenik Agaotz eta Sarastarri igo nituen.

Gailurrean gauean egindako hotz eta euriaren eraginez, zuhaitzak izoztuta zeuden eta Aralar elur eta izotz kapa fin batekin estalita. Zoragarri zegoen!

Jaitsierakoan bide alternatibo bat erabiliz, pista baten zehar Ataunera jaistea erabaki nuen eta bidean behi eta txahal multzo batekin egin nuen topo. Ez zidaten pasatzen utzi nahi! Azkenean bidetik irtenda inguratu nituen eta lasai asko egin nuen beherako bidea.

Hauxe egin nuen bidea