Puttarri

Puttarri edo Putterri Ergoienan dago, Nafarroan eta Aralarko mendizerran dago 1299 metroko garaierarekin.

Sakanarako eta Beriainerako ikuspegi ezinhobea eskaintzen du Puttarrik, eta baita inguruko baso ederretan ibiltzeko aukera ere.

Ibilbidea Lizarrustin hasi nuen, lehenengo errepidez jaitsiz eta ondoren mendi-bide zabal baten zehar mendileporaino ia atsedenik gabe igoz. Elur arrasto batzuk oraindik han zeudela tontorrera berehala heldu nintzen. Hemengo pagadiak ere zoragarriak izango dira udaberrian eta udazkenean. Zalantzarik gabe!

Itzulera Lizarrusti eta Igaratza arteko GRa erabiliz egin nuen.

Hemen ibilbidea