nere gauzak

nere gauzak

Perriain / Cruz de Alda

Perriain edo Cruz de Alda Haranan dago, Araban eta 1121 metro ditu. Mendikat

Lokiz mendizerrara egindako ibilaldia hau. Lastima oraindik zuhaitzak berdetu gabe zeudela, bestela toki zoragarria iruditu zitzaigun. Uribarri haranan kotxea utzi eta Arnabarako bideari ekin genion. Mendizerrara iristean ikuspegi bikaina izan genuen Gastiain ingurura. Ondoren aurrerra jarraitu genuen Otzamendi edo Okomendiraino. Han mokadutxoa jan ostean atzerako bidea egin genuen Perriain edo Cruz de Alda gailurrera igotzeko.

Handik berriz bere behera egin genuen Alda herriaren sarreraraino, eta handik berriz ere itzuli Uribarri Haranara. Eskerrak herriko taberna irekita zegoen eta zerbait jateko aukera izan genuen!

Ikusi eta lortu ibilbidea Wikiloc-en