Peña del Moro

Peña del Moro gailurra Karrantzan dago eta 813 metro ditu.

Eibarko Klub Deportiboaren Bizkaiko Biraren barnean igo genuen mendi hau. Eguraldi oso desatseginarekin Karrantzan abiatu ginen lehenengo El Mazo igotzeko. Handik Bizkaiko Biraren GRaren marka zuri-gorriei jarraituz Peña del Morora joan ginen, bidea utziz tontorra egiteko.

Gero berriz ere markei jarraituz Lanestosara jaitsi ginen, Bizkaiko azken herrira.

Hemen egin genuen ibilbidea