Oketa

Zigoitian dagoen mendi honek 1031 metro ditu eta Gorbeia-txiki ere deitzen diote batzuk, forman Gorbeiaren antza omen duelako.

Ibilbidea Ubiden hasi genuen Undabe ibaiaren ibilguaren ondotik. Kilometro batzuk pistan zehar ibili ostean, aparkaleku gisa markatuta dagoen Gorbeia Parke Naturaleko sarrera pasatu eta aurreraxeago, ibaia gurutzatu eta mendian gora egin genuen bide zabal baten zehar. Pagadi eder baten zehar joan ginen, uneoro gorantz eginez. Zuhaitzak oraindik hosto gabe zeuden, inguru zoragarria izango da udaberrian edo udazkenean, zalantza gabe.

Jaitsiera beste aldetik egin genuen, lehenengo Siskino gailurra igoz eta bideari jarraituz berriz ere Ubidera jaitsiz.

Hemen jarraitu genuen ibilbidea