Murumendi

Murumendi, Gipuzkoako erdialdean dagoen 868 metroko gailurra da, Beasain eta Itsasondoko lurretan.

Eguraldi zoragarriarekin abiatu nintzen Mandubiako bentatik PR baten marka zuri-horiei jarraituz. San Gregorio ermita atzean utzita Larrarteko dolmeneraino heldu nintzen. Han, zelai ondoko bide zidorrari jarraituz Beasaindik datorren bidearekin bat egin nuen eta bertatik gailurra egin.