Murugil / Pagoeta

Murugil edo Pagoetako gailurra Aian dago 717 metroko garaieran.

Aiako herrian hasi nuen ibilaldia frontoiaren azpiko aparkalekuan kotxea utzita. Handik Pagoetarantz doan bidea hartu nuen baina zementozko pista bukatzen den lekuan ezkerrera egin nuen Olarteta ingurua igotzeko. Bide estu baina argi baten zehar Gurutz-bide bat dagoen lekuraino eta handik Olarteta gainera.

Olartetatik Murugilera zelai zabal baten zehar joan nintzen galbiderik gabe. Murugildik Pagoetako Gurutzera joan nintzen Zarautz eta Oriora uneoro begira.

Handik berriz ere Aiara baso eder baten zehar.

Hauxe da egin nuen ibilbidea