Munagirre

Munagirre Oiartzunen dago eta 781 metro ditu.

Orain dela urte batzuk lagun batzuekin ibilbide hau egin nahi izan genuen Donostiara xakean jokatzera joan behar ginen egun baten. Hala ere ibilbidean zehar bi lagun despistatu eta bistaz galdu genituen. Ibilbidearen erdia egin aurretik hasierara itzuli behar izan ginen eta irteera horrela amaitu zen. Beno, gezurra, sagardotegi baten bazkaltzera joan ginen.

Oraingoan ez nuen horrelakorik gertatzea espero eta kotxea Arritxulo aterpearen ondoan utzita abiatu nuen bidea. Lehenengo zatia aldazbeherakoa da Tornola errekara iritsi arte, eta ondoren gorako aldapa etenik gabea Munagirreraino. Hainbat paisaia ezberdin ikusten dira, Oihanleku inguruko pagadia zoragarria iruditu zitzaidan esaterako.

Munagirretik bideak Bianditz gainera joan nintzen. Gailurrean baina, jende asko topatu nuen eta metro batzuk jaitsi nintzen eta Galtzarrieta gainean egin nuen hamaiketakoa. Bianditzera itzuli eta beherako bidea hartu nuen GR 121aren markei segika Aritxulegi gainera iristean Arritxulo aterpera desbideratuz.