Mugarriluze

Mugarriluze Elgea mendizerran dago, Eskoriatzako lurretan eta 1111 metro ditu. Zehazki Elgeako 4. eta 5. haize-erroten artean dago gailurra, nahiz eta buzoia 1. eta 2. haize-erroten artean egon, eta Mugarriluzeko zutarri edo menhirra 1. haize-errota baino beheraxeago egon. Hori da hori kaka-nahastea :)

Ibilbidea Arabako Elgea herrixkan hasi genuen, bertara Ozaetatik helduta. Ugarana errekaren ibilguari jarraitu genion goranzko norabidean. Lehenengo baso ederrean zehar, ondoren bide estu baten zehar, Pagobedeinkatua bidegurutzeraino. Han eskumara egin genuen GRari jarraituz Mugarriluzeren oinera iritsi arte. Han, ordea, ezkerrera egin genuen lehenengo Axkorri mendia igotzeko eta ondoren Alabita bailarara jaisteko. Inguru zoragarria benetan Alabitakoa, horrelako toki baten depresio-gune bat, bailara bat mendi artean. Handik oso hurbil dagoen Degurixaren antzera. Alabitatik igo ginen Mugarriluzera eta gero handi jaitsi Elgeara.

Hemen Wikilocetik atera genuen ibilbide hau