nere gauzak

nere gauzak

Mugarra

Mugarra Izurtzako lurretan dago eta bere 969 metroekin Durangaldeko gailur nabarmenetakoa da Anbotoren baimenarekin.

Pandemiaren murriztapenak murriztapen, berriz ere herritik irten ezinda egon ginen aste luzez. Eta aukera izan genuen lehenengoan joan ginen Mugarrara badaezpada ere... agian laster baten berriz ere neurriak gogortuko zituzten beldur.

Izurtza eta Mañaria arteko errepidearen aldameneko industrialdean kotxea utzi eta Etxaburu izeneko dorretxearen inguruetatik joan ginen Mugarrikolandara. Handik berehala egin genuen gailurra.

Jaitsierakoan, goiz xamar zela-eta, Artzetagan eta Leungane igo eta hurrengo bailaratik jaitsi ginen Mañarira.