Milpiribil / Pinpil

Milpiribil edo Pinpil Aizkorri-Aratz Parke Naturalean dago eta 1277 metroko altuera du.

Bertara iristeko Arantzazura joan nintzen kotxean eta handik Urbiarako bidea hartu nuen. Bidearen bukaera aldera, Urbiako Fondarako jaitsiera hasten den lekuan eskuma aldeko bidea hartu nuen, marka zuri eta gorriei jarraituz.

Elur pixka bat zegoen bidean eta eguraldi nahiko gris eta umela. Bidean aurrera egin behar da marka zuri eta gorriei jarraituz baso eder baten zehar. Urtaro guztietan eder egon ohi da baso hori.

Momentu baten bordetatik datorren pistak eta mendi-bideak bat egiten duten lekuan eskumara bira egin eta atzerantz egin nuen. Zuhaitzetan markak daude eta baita "PINPIL" letrak ere. Tontorrera igotzea erraza da, ez du aparteko zailtasunik.

Tontorretik Aizkorri mendizerra guztiko ikusmira paregabea dago. Lastima igo nintzen egunean lainoagatik ia ezer ez zela ikusten.