nere gauzak

nere gauzak

Mendaur

Mendaur Iturengo lurretan dago, Nafarroan eta 1131 metro ditu.

Interneten dauden mendi-ibilbideen inguruko hainbat blogetan zehar Oscar Elorza Oronoztarrarena zoragarria da. Nafarroa iparraldeko hainbat eta hainbat ibilbide xehetasun zoragarriekin azaltzen ditu eta bere bide bat jarraitzeko gogoa nuen eta hauxe aukeratu nuen

Kotxea Aurtitzen utzi eta bide zoragarrian zehar gora eta gora egin nuen Ekaitza gailurrera iritsi arte. Bertatik bista zoragarria bai Nafarroako zati guzti horrena eta baita Gipuzkoako hainbat txokotakoa ere. Mendilepora jaitsi eta Ekaitza eta Mendieder lotzen dituen mendizerran zehar bistekin gozatu nuen Mendiederretik lepora jaitsi eta Mendaur igo aurretik. Ondoren, Mendaurpeko urtegiaren aldamenetik zehar beste bide zoragarri baten zehar berriz ere Aurtitzera jaitsi nintzen.

Bazkari-legea Zubietako herriko ostatuan egin nuen. Toki lasai eta zoragarria!