Luzuero

Luzuero edo gazteleraz "Punta Lucero", Bilboko itsasadarraren ezkerreko azken mendi tontorra da, Bilboko Portuaren gainean dagoena, Zierbena udalerrian eta 309 metro ditu.

Eibarko Klub Deportiboaren irteeraren parte zen tontor hau igotzea. Irteerak Bizkaiko Biraren "Santurtzi - Muskiz" etapa egitea zuen helburu, horretarako Serantes eta Luzuero igota. Gure taldea Serantestik zuzenean ia Zierbenaraino jaitsi zen, errepideraino. Handik La Cuesta / Aldapa auzora igo ginen eta handik Luzueroko tontorrera. Jaitsiera beste aldetik egin genuen La Arena hondartzara.