Leungane

Leungane Diman dago, Aramotz-Legarmendi mendilerroan eta 1008 metro ditu.

Mañarian hasi genuen ibilbidea pinudi baten zehar. Pinudia amaitzen den tokian eskumara hartu genuen, jada harri artean Leungane gailurrera iritsi arte.

Handik, harri artean oraindik ere, aldamenean dagoen Artzetagan gailurrera joan ginen eta handik Mugarrikolandara jaitsi ginen.

Hemendik pista aldapatsu baten zehar berriz ere Mañariara jaitsi ginen.

Hauxe da egin nuen ibilbidea