Larrunarri / Txindoki

Larrunarri edo Txindoki Amezketako lurretan dago, Aralarren, eta 1342 metro ditu.

Ze polita den Larrunarri edo Txindoki Zumarraga ingurutik begiratuta: harrizko punta bat eta atzean Aralarko belardiak. Ederra.

Larraitzen kotxea utzi nuenean ere horixe pentsatu nuen. Hori bai Larraitztik berde-berde ikusten da, bere oinetan dagoen basoaren kolorea.

Bideak erraza da: gora eta gora. Jende asko ibiltzen da eta ohiko bidea nabarmena da. Nahi izanez gero marra zuri-horiei ere jarrai dakieke, han inguruan dauden hainbat ibilbideetako baten marrei.

Ia atsedenik hartzeko astirik gabe Oria iturri izeneko iturrira doa bidea han zintzurra freskatzeko aukera izango dugularik. Gero berriz gorako aldapa artzainen txabola baten ondotik. Eta azkenik azken aldapa. Nork esan zuen 1341 metro igotzeko aldaparik ez dela igo behar?

Hori bai tontorretik bista paregabea: Aralar berde berde, Aizkorri ere bistan, kostaldea ere bai, nahiz eta lainoa zegoen Gipuzkoa aldean itsasotik sartzen. Ah, eta gailurrean bakarrik egon naiz tarte batez! Ez da oso ohikoa hori, baina horixe du astegun baten bertaratzeak. Bost puxtarri larunbat edo igande eguardi baten Larrunarri edo Txindoki gailurrean bakarrik dagoenarentzat!