nere gauzak

nere gauzak

Landarraitz

Landarraitz Antzuolan dago eta 829 metro ditu. Mendikat

Kotxea Elorregiko aparkalekuan utzi nuen, Sanprubus famatuaren ondoan eta Krabelinatxerako igoerari ekin nion. Pista da zati handi baten, ondoren gasbidearen ondoko bidezidorra eta zelaia ondoren. Azkenean mendizerrari jarraitu besterik ez zaio egin behar, Krabelinatxetik gora Maizelaietatik pasatuz Landarraitzera heltzeko. Handik, basoan sartu eta Antzuolarantz egin nuen pixkat, Azaldegieta edo Asalditta gailurretik pasatzeko. Ondoren, bueltako bideari kin nion baina Maizelaieta pasatuta behera egin nuen Oñatiko Zubillaga auzora jaisteko.

Handik, bidegorriari segika berriz ere Elorregira itzuli nintzen Sanprubusean zintzurra freskatzera.

Ikusi eta lortu ibilbidea Wikiloc-en