Kurutzebakarra

Kurutzebakarra Soraluzen dago eta 902 metro ditu.

Elgoibartik Azkoitirako zeharkaldia egin genuen Kurutzebakarra igotzeko. Horretarako Elgoibarren Karakaterako bidea hartu genuen. Behin Karakatetik aurrera mendilerroan zehar jarraitu egin behar da Atxolin pasatuta eta ia Hirukurutzetara heldu aurretik zuhaitzez inguratutako tontortxora iristeko.

Bidean aurrera egin genuen Hirukurutzetaraino eta handik Azkoitiko Urrategi auzora jaitsi ginen.