Karakate

Karakate (edo Kortazar, edo Muneta) Elgoibar eta Soraluze artean dago, Maltzaga gainean eta Ego ibarraren bukaera markatzen du bere 756 metroekin.

Ibilbidea Elgoibarren hasi nuen, tren geltokian. Tren geltokitik irten eta berau gainetik pasatzen duen pasabidea hartuz. Igoerako bidea "Mendibai ibilbidea"ren 1go etaparen markei jarraituz egin nuen, GR-285 izena hartzen duen bide honek Gipuzkoa mendebaldetik ekialdera gurutzatzen du hiru etapatan zehar. Lehenengoa Elgoibartik Azpeitira doa, lehenengo Karakate mendilerrotik eta ondoren Izarraiztik.

San Roke auzotik aurrera, marka zuri-gorriei jarraitu besterik ez da egin behar gailurrera iristeko. Azken aldapari ekin aurretik Eibarko Klub Deportiboak 1934an jarritako iturri baten freskatzeko aukera izango dugu. Bidetik eta baita gailurretik ere Eibarren bista paregabea dugu, Ego ibaiak osatzen duen bailaran zehar luze-luze eginda ikusiko baitugu. Eguraldi onarekin, Alluitz eta Mugarra ere bistan izango ditugu bailara itxiko balute bezala

Jaitsierarako, Karakatetik aurrera jarraitu eta momentu baten eskumarantz Soraluzera jaisten den PR bat (marka zuri eta horiak) hartuz egin nuen. Hala ere puntu baten galdu egin nuen bidea (seguraski Ezozi auzora jaisten den tokian), eta azken zatia errepidez egin nuen Soraluze erdiguneraino.