Kamaraka

Kamaraka Laudion dago eta Ganekogortako mendien parte da. 797 metroko garaiera dauka.

Ibilbide naturalena Laudiotik igotzea izan daitekeen arren, jai eguna zela aprobetxatuta, Bilbotik Laudiorako zeharkaldia egin nuen.

Bilbon Zabalburun abiatu nintzen San Adrian auzoan zehar autopista gurutzatu eta Pagasarrirako bidea hartuz.

Pagasarritik Ganekogorta igo nuen eta ondoren beste aldetik jaitsi Laudiorantz. Horrela bidean dauden Kamaraka, Mugarriluze, Goikogane eta Alpitsu igo nituen Laudiora heldu aurretik.