nere gauzak

nere gauzak

Kalamua

Kalamua, Max edo Maaxa, Etxebarria (nire etxean Markina-Etxebarri) eta Elgoibar artean dagoen gailurra da. Mapak Etxebarrian kokatzen ditu bere 771 metroak.

Elgoibartarrekin eztabaida izan nahi baduzu esaiozu Kalamua Eibar dela :)

Zer esan Kalamuari buruz? Zenbat aldiz igo ote naiz bertara? Kotxea Usartzan utzita, edo Arratetik, oinez Santa Kurutzen zehar edo pausoetan zehar Arratera igota lehenengo.

Ehun Mendien lehiketako nire lehenengo ehunkada amaitzeko mendi aproposagorik ez zegoen eta horregatik kontatu nuen Kalamua. Egia esan erlojuaren historikoan begiratu behar izan dut egun hartan zer egin nuen: Arratera pausoetan zehar igo, handik Kalamuara joan zuzen-zuzen eta gero Usartzara. Bertatik GR-121ren markei segika Santa Kurutz ermitatik zehar berriz ere Eibarrera itzuli nintzen.