Joar

Joar (edo Ioar), Santikurutze Kanpezun dago, Araban, eta 1417 metro ditu.

Etxetik goiz irten eta Santikurutze Kanpezurako bideari ekin genion eguraldi zoragarriarekin, aurretik 20 km inguruko bidea genuela, bezperan klubeko hainbat lagunek gomendatu gisa.

Gure ibilbide zirkularrak Costalera gailurra zuen lehen jomuga, eta harantz abiatu ginen. Hura aldapa han aurkitu genuena batez ere azken zatian. Eskerrak aldaparen gorenean iturri eder bat aurkitu genuen!

Costalera gailurra egin ostean, etorritako bidetik metro batzuk behera egin eta mendizerrari jarraitu genion bide hestu baina nabari baten zehar. San Cristobalen barrenetik pasatu eta Laplana igotzeari ekin genion, bista ederra bertatik Nafarroa ingurura.

Mendilepora jaitsi eta Joarrerako igoerari ekin genion, eguerdia ondo pasata zegoen eta eguzkiak gogoz berotzen zuen, ondo hartu genuen gailur aurreko basoa Joarreko antenara iritsi aurretik. Antenatik aurrera jarraitu eta bazkari-legea egin genuen itzulerako bideari ekin aurretik. Pista eta mendi-bidea tartekatuz Santikurutzera iritsi ginen, eta maskara edo musukoaz ondo hornituta, terraza baten egunean egindakoak komentatzeari ekin genion.