nere gauzak

nere gauzak

Jarindo

Jarindo Aramaioko lurretan dago eta bere 895 metrorekin Debagoiena eta Arabako urtegietarako ikuspegi ederra dago bertatik.

Guztiz inprobisatutako igoera izan zen. Lankide ohi Mikel Hiru Handiak mendi martxa/lasterketa egitera zoala eta Ion lankidea eta bere lagunekin hitzordua egin genuen goiz-goiz Bergaran. Mikelen aurreikuspenak tarteko, kotxearekin Etxaguenera igo eta Orixoleko baso zoragarrian zehar lasterketa ikusi eta Mikel agurtzea zen gure helburua.

Bergarara heltzeaz bat ordea, lasterketaren jarraipenerako aplikazioa ireki eta duela ordu-laurden Anboto gainetik pasatu zela irakurri genuen. "Nola da posible? Hau oso azkar doa, ez dugu Orixolen harrapatuko".

Kotxeko batek alternatiba proposatu zuen: goazen Gatzaga gainera eta Jarindora joango gara, han harrapatuko dugu. Kotxea utzi, berriz ere jarraipeneko aplikazioa ireki eta Krutzetatik pasatu berri zegoen Mikel. "Bizkor dator".

Jarindorako bidea hartu eta laster hasi ginen korrikalariekin topo egiten. Lehenengoetakoak, nola ez, eibartarrak eta ezagunak. "Mikel hauengandik ordu laurden ingurura dator" esan nuen. Eta laster egin genuen topo berarekin, lasai zetorren eta pozik. Bera ere harrituta zetorren bere abiadurarekin.

Hizketalditxoa izan genuen, animoak eman eta Landako atsedenlekura ordu erdi baino gutxiago zuela esan genion. Behin han egonda Jarindo gailurra egin genuen, lasterketaren ibilbidera itzuli eta aurkako bidea egin genuen Gatzaga gaineraino.

Azkenik Landara hurbildu ginen hango giroa ikusi eta goiza pintxo bero bat bat garagardo eder batekin amaitu asmoz.