Jara

Jara Irulegin dago eta 812 metro ditu.

Deporreko mendi taldeak urtero Iparraldera egiten duen irteeran igo genuen Jara, aldamenean dagoen Larla rekin batera.

Bero egin zuen egun horretan, benetan. Behin lehenengo gailurra igota, Arrosa Eihartze izeneko auzotik utzi genuen eta errepidea eta ibaia igaro ostean hasi genuen Jararako igoera. Igoera hasten den lekuan bertan, Bidarrekuneko Borda ondoko etxean emakume atsegin batek gure ur potoak betetzen utzi zigun bere etxean eta eskerrak, behar izan genuen bai ur hura. Beroagatik eta aldapagatik luzea egin zitzaigun bilera baina heldu ginen.

Gailurrean antena handi batzuen ondoko atsedenlekuan zerbait jan eta Irulegira jaitsi ginen.