Iturrigorri

Iturrigorri edo Tologorri Urduñan dago eta 1073 metro ditu.

Iturrigorrira igotzeko ibilbide zirkularra egin genuen, Fuente de la Choza izeneko aparkalekuan kotxea utzi eta Txarlazora igoz.

Txarlazotik amildegiaren ertzetik Txolope, Solaiera, Atezabal eta Bedarbide gailurrak egin genituen Iturrigorriko azken aldapei ekin aurretik.

Jaitsiera Bide beltzetik edo Senda Negra deritzonetik egin genuen.

Hau da egin genuen ibilbidea