nere gauzak

nere gauzak

Irimo

Irimo Urretxun dago eta 901 metro ditu. Mendikat

Bezperako sagardoen ondorioz-edo goiz lokartu eta goiz esnatu nintzen hurrengo egunean. Lankide batek esana zidan Antzuolan mendi-lasterketa bat zegoela egun honetan "Antzuolako 8 miliak" eta bidegurutze baten antolakuntzakoei laguntzen egongo zela. Beraz, nahiz eta goiz goibela izan eta goizean goiztik etxeko sofan botata egoteko arriskua zegoenez, kotxea hartu eta Antzuolara abiatu nintzen, lasterketaren ibilbidea alderantziz eta oinez egiteko asmoarekin.

Jende asko zebilen herrian, guztiak lasterketarako azken beroketak egiten, eta lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago, gutxi gora behera, hasi nuen aurkako bidea. Egia esateko asko gustatu zitzaidan bidea.

Hori bai, lasterketa bat egiteko aldapatzar ederrak daude bidean...

Ia Irimora iristear nintzela korrikalari guztiak pasatu ziren eta Irimon bertan ere ez zegoen jende asko, beraz bueltako bide guztia ia inorekin gurutzatu gabe egin nuen. Bide ona baina eguraldi lanbrotsua. Zer egingo diogu bada! Agian hurrengoan korrika egin beharko dugu!

Ikusi eta lortu ibilbidea Wikiloc-en