Ipizte

Ipizte (edo Izpizte edo Iruatxeta) Aramaioko lurretan dago eta 1057 metro ditu.

Anbotoren aurrez-aurre dagoen tontor hau Aramaioko bailararen begiraleku ederra da. Hainbat lekutatik igo daiteke eta ni Arrazolatik igo nintzen.

Arrazolatik Zabalandira doan PR bidea (marka zuri eta horiak) jarraituz hartu nuen horretarako Arrazolako eliza ondoan dagoen aparkalekutik.

Errepidea pista bihurtzen da, ondoren mendi bidea eta zati baten galtzada ere bai. Ondoren Andasto azpiko baso eder baten sartzen da eta aldapan gora Zabalaundira. Handik, txabola atzetik jarraituz zuhaitzetan eta haitzetan dauden markei esker Ipizte gailurrera iritsi nintzen.

Bueltan Zabalaundira joan nintzen berriro eta handik Arrazolarako jaitsiera bide honi jarraituz egin nuen