Intxorta

Intxorta Elgetan dago 743 metrotan eta Gerra Zibilean izandako borrokengatik da ezaguna.

Eibarko Klub Deportiboaren Bizkaiko Biraren proiektuaren azken etapa gisa igo ginen Intxortara Elorriotik. Elorriotik Gazeta auzora joan ginen lehenengo eta handik Intxortara ondoren.

Jaitsiera Elgetara egin genuen eta handik aurrera Gipuzkoako Itzuliaren GRaren marka gorri eta zuriei jarraituz Eibarrera heldu ginen.