nere gauzak

nere gauzak

Illuntzar

Illuntzarrek 726 metro ditu eta Nabarnizen dago. Mendikat

Goizean eguraldi narrasa zegoen Eibarren, baina eguerdi aldean sirimiria gelditu eta eguzkia irten zen. Arratsaldean lagun batekin geldituta nengoen baina eguraldi aldaketa ikusita bueltatxo bat ematea erabaki nuen eta Nabarnizera joan nintzen.

Han inolako zailtasun gabeko ibilbide zirkularra egin nuen Illuntzar igota. Bista ederrak ditu mendi honek, bai itsasora eta baita Bizkaia barrualdera ere.

Ikusi eta lortu ibilbidea Wikiloc-en