Herniozabal

Herniozabal Albizturko lurretan dago eta 1011 metro ditu. Hernio mendikateko mendia da eta berau igo genuen Herniora igotzeko aitzakiarekin.

Ibilbidea Errezildik gora Iturburu mendatera heldu baino lehenxeago dagoen jatetxe-izandako eraikin baten aparkalekuan hasi genuen. Herniora doala markatzen duen bide baten ondoan. Berehala GRarekin topo egin genuen eta hari jarraitu genion tarte batez, pinudi batera iristean bidea utzi eta eskumara eginez. Bide horri jarraituz, lehenengo mendi bidez, gero pista batetik eta azkenean berriz ere mendi-bidetik Herniozabalen oinean ikusi genuen gure burua. Izerdi dexente bota ostean gailurra egin genuen.

Handik mendizerrari jarraitu genion Ubeltz eta Aizpel igoz eta azkenik Herniora helduz. Jaitsiera Zelatungo lepora egin genuen eta handik GRari jarraituz hasierako puntura.

Hemen egin genuen ibilbidea