Hernio

Hernio Albizturren dago, 1078 metro ditu eta Gipuzkoaren erdigunean dago.

Konfinamenduaren ostean bulegora itzuli ostean, lankideekin mendi-irteera egitea erabaki genuen. Hala ere lau bakarrik apuntatu ginen... eta hori ondoren afaria zegoela esan geniela ;)

Eguraldi kaskarra emanda zegoen eta ibilbidea laino artean egingo genuela uste izan arren, behelainoa sartu eta euritan egin genuen ibilbidearen goialdeko zatia.

Ibilbidea Iturburu mendatea baino lehen dagoen aparkalekuan hasi genuen eta Zelatunerako bidea hartu genuen. Bidea alde batera utzi eta eskumarako desbideraketa hartu genuen, tontorrera ekialdetik ekiteko. Gailurrean ez zen giro eta berehala jaitsi ginen Zelatunera. Handik beherako bidea hartu genuen, berriz ere ateri zela eta kotxera itzuli ginen.

Ondoren arratsaldeko onena etorri zen, afaria!!