nere gauzak

nere gauzak

Gorbeia

Gorbeia Zeanuri eta Zuia arteko mugan dago eta bere 1482 metrorekin Bizkaiko (eta Arabako) gailur altuena da.

Eguraldi zoragarria berriz ere eta Pagomakurre baino lehenago halamoduz utzi nuen kotxea bide bazterrean. Abuztuan hondartzen inguruan izaten diren aparkatzeko arazo berdinak zeuden egun horretan Gorbeian.

Arrabako zelaietarako bideari ekin nion eta handik Egiriñakoko aterpe ondotik Aldamin eta Gorbeia arteko lepora igo nintzen. Aldamin igo nuen lehendabizi eta ondoren lasai asko Gorbeiarako igoera egin nuen. Haize fina zebilen bertan, nola ez, baina bistak zoragarriak dira. Handik bai ikusten dela itsasoa eta itsasoa ez dena.