Gazteluaitz

Gazteluaitz Oñatin dago, Arantzazu aurrean, eta 917 metro ditu.

Kotxea Arantzazun utzita Iturrigorrirako bidea hartu behar da futbol zelai batzuetan zehar. Laster eskumara hartu behar da eta bideak aurkako norantza hartzen du berriz ere Arantzazurantz mendiaren oineraino. Handik gora kontuz igo behar da baina igoera erraza da.

Itzulera "Ezkutuko bidea" bezala markatuta dagoen PR baten marka zuri eta horiei jarraituz egin nuen berriz ere Arantzazura.

Hau da egin nuen ibilbidea baina Arrionarako igoera hautazkoa da (eta beraz ibilbide erraza)