Gantzorrotz / Gainzorrotz

Gantzorrotzek 779 metro ditu eta Aramotz-Legarmendi mendilerroan dago, Dimako lurretan eta Urkiolako Parke Naturalaren mugen barruan.

Dimako Artaun auzoan hasi nuen ibilbidea, kotxea bertako aparkalekuan utzita. Bideak inongo atsedenik ez du uzten Urtemondo gailur azpiko lautadatxoraino iritsi arte.

Egun honetako eguraldi ederrak Urtemondo gailurra egitera eraman ninduen lehenengo, jarraian Belatxikietaraino joan nintzen eta berriz ere puntu honetaraino itzuli.

Handik eskumara egin behar da Gantzorrotzen oinarrira iristeko eta handik, bide zehatzik gabe, harrian zehar gailurrera igo.

Gailurretik Durangalde guztia ikusten da, Zornotzatik Durangoraino eta eguraldi ederrarekin ikusmira ederra dago bertatik. Itzulera mendiaren beste aldetik jaitsiz egin nuen Mugarrikolandarako norabidea hartuz. Baina bideak Artaundik datorren pistarekin bat egiten duen tokian, eskumara hartu eta Artaunera jaitsi nintzen.

Hemen egin nuen ibilbidea