nere gauzak

nere gauzak

Ganekogorta

Ganekogorta Alonsotegin dago eta 999 metro ditu, nahiz eta gailurrean harri mordoxka batekin eta erpin geodesikoarekin 1000 metroen muga gainditu.

Eguraldi ona emanda egon arren, Ganekogorta lainotuta zegoen Laudiotik gora dagoen Ermuko amabirginaren ermita inguruan oinez hasi nintzenean. Eta zoritxarrez ez zuen altxatu.

Gailurrean behe-laino itxi bat zegoen eta horrek Ganekogortarekin batera eguneko helmuga ziren Arrabatxu, Pagero eta Gallarraga beste baterako uztera eraman ninduen: alfer-alferrik izango zen behelaino artean han ibiltzea. Horretarako hobe kotxera itzuli eta irteera beste baterako lagatzea.

Beherakoan, ordea eta bidean zeudela aprobetxatuz Gazteluzar eta Kamaraka igo nituen kotxera itzuli aurretik.

Ah eta beti gertatu ohi den bezala, kotxera iristeaz bat, eguna argitu, Ganekogortatik lainoa joan eta arratsalde ederra gelditu zen.