Ganbo

Ganbo edo Ganboa Enirio-Aralarko Mankomunitatean dago, Aralar Parke Naturalean eta 1413 metro ditu.

Kotxea Larraitzen utzi eta Txindoki/Larrunarrira doan ohiko bidea hartu genuen. Oria iturria pasatu ostean, hesia igaro eta Alotzako zelaietarako bidea hartu genuen. Marka zuri horiak egon beharko lirateke, baina lurrean markatutako bidetik jarraitu genuen Ganboraino.

Ganbotik bueltan Ganbo Txiki, Arrubigaina eta Auntzizegi ere egin genituen. Behin hemen egonda, Txindoki edo Larrunarrira ez igotzea ez zela posible pentsatu genuen eta gailur hori ere egin egin genuen. Gero Larraitzera buelta ohiko bidetik egin genuen.

Hauxe da egin genuen ibilbidea itzuleran izan ezik, esan bezala Larraitzera ohiko bidetik jaitsi baikinen.