Trasmosomos / Espaldaseca

Trasmosomos edo Espaldaseca Valle de Menako lurretan dago eta 696 metroko altuera du.

Gailur hau ere Eibarko Klub Deportiboaren Bizkaiko Biraren barruan egin genuen.

Balmasedatik abiatu ginen, atsedenik gabe gailurreraino iritsiz. Handik mendilerroan zehar aurrera egin genuen Somokurtzio eta Rioya gailurretan zehar lehenengo eta ondoren Zalla gainean dagoen Ilso gailurreraino.

Bideak Gordexolara eraman behar gintuen, baina momentu baten nahita beste bide bat hartu genuen Berbikiz auzoan zehar (bidea luzatzearren), Gordexolara jaitsi aurretik.

Hemen egin genuen ibilbidea