Erdella

Erdella Elorrion dago eta 682 metro ditu.

Ibilbidea Elgeta eta Elorrio arteko errepidean hasi nuen, ermita baten ondoan. Bidearen zati bat (Erdella bertarako igoera ezik) Bizkaiko Itzuliari dagokion GRaren marka zuri eta gorriekin markatuta dago.

Bidearen lehenengo zatia pinudi baten zehar doa. Bideak behetik inguratu egiten du Erdella eta beste aldeko igoera dagoen lekura arte eramaten zaitu. Handik berehala lortzen da gailurrera iristea aldapa gogor baten zehar. Beste aldetik jaitsiko gara, Elgetarantz hain zuzen ere eta kotxea daukagun lekura iritsi gaitezke.

Behin Erdellara etorrita, pixka bat aurrerago dagoen Santa Mariñazar gailurreraino joan gaitezke.